Osasunerako eskolak

Ekimen hau urria eta azaro arteko sei aste jarraietan ari da aurrera eramaten  Nafarroako 117 ikastetxeetan. Hauen artean Sagrado Corazón Ikastetxea dago. Ikastetxetan gosarirako fruta banatzen da, Fundación La Caixak finantzatutako ekimen baten barruan.

Fruta Eskolan Kanpaina

“Fruta Eskolan” Kanpainaren bostagerren edizioa urriaren 20a eta azaroaren 28a bitartean egiten ari da helburu bikoitz batekin: alde batetik obesitatea ekiditen eta gaitza ezberdinak saihesten lagungarri diren jan ohitura osasungarriak sustatzea eta bestetik, ikasleek nekazaritza sekotorearekiko ezagutza eta miresmena areagotzea.

Sei astez gelan jateko fruta banatuko da, ikasleko eta asteko,  batazbeste, 150 gramotako hiru pieza. Hamar barietate izango dira: meloia, konferentzia eta “blanquilla” udareak, gala, golden eta fuji sagarrak, platanoak, mandarinak, laranjak eta azenarioak.