Nola lan egiten dugu?
Howard Gardner-en adinen aniztasunaren teoriaren arabera, adimen ezberdinak daude arazo desberdinei konponbide zehatza emateko. Orain arte, Howard Gardner-ek eta Harvard Unibertsitateko taldeak zortzi adimen-mota identifikatu dituzte: linguistikoa-ahozkoa, logiko-matematika, ikus-espaziala, musikala, gorputz-mugimendua, pertsonenartekoa, naturakoa, pertsonenbarrukoa (intrapersonal-a). Gaur egun bederatzigarren bat, adimen existentziala, konfigurazioko prozesuan dago.
Sagrado Corazón ikastetxean umeei laguntzeko metodologia desberdinak erabiltzen ditugu haurren adimen anitzak garatzeko eta bakoitzerako egokiak diren helburuak lortzeko.
PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKETA (POI)
- POI-k, bizitza errealeko arazoei erantzuna ematen dieten proiektuen bidez, ikasleei XXI mendean garrantzitsuak diren ezaguerak bereganatzeko aukera ematen die.
- Metodologia konstruktibistan onarrituz, haurrak bere ikasketaren eraikuntzan aktiboki parte hartzen du.
- Proiektuan parte hartzen diren guztiaren inplikazioa, interesa eta motibazioak eragin positiboa dute ikasketa adierazgarrian.
IKASGELAKO IKT (Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak)
Gure ikasleak natibo digitalak dira: informazio eta komunikazio munduan naturaltasunez hazten eta moldatzen dira. Errealitatetik kanpo geratzen den eskola anakronikoa bihurtzen da.
Bere ezaugarriei esker Arbel Digital Interaktiboa haur hezkuntzako ikasgeletarako baliabiderik egokiena da, heziketa-aukera berriak eta ugariak eskaintzen ditu bai irakasleentzat bai ikasleentzat ere.
TXOKOETAN JOLASTUZ
Irakaslea bitartekaria bihurtzen da, ikasleei bere ikasketa eremu desberdinetan eraikitzeko beharrezkoak diren erremintak emanez eta erantzukizuna eta autonomia sustatuz.
Txokoak hurrengoak dira:
- Etxea edo joko sinbolikoa
- Eraikuntzak
- Logiko-matematika
- Irakurketa – idazketa
- Ordenagailua edo PDI-a (arbel digitala).